XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrerakuntza hauk Europan zehar nahiko bizkor hedatu ziren, Alemanian, Suedian, eta Errusian batez ere.

Hedapenean, Diderot-en eta D'Alembert-en Entziklopediak eragin handia izango zuen.

Lurrin-makina XVIII. mendearen zehar asko aldatu zen.

Meatzetako ura airera ateratzeko tresna bat izatetik (1700) iraultza industrialaren ikur izatera pasatu zen.

Efikazia oso baxukoa hasieran, artisau trebeen bidez hobekuntzak jasan zituen, eta Newcomen-ek (1812) asmaturikoak ia ehun urte mantendu zen martxan.

1765.ean, Watt-ek egin zuen gehiketak (kondentsadorea) efikazia oso handia erakutsi zuen, eta meatzetan lehendabizi, industria astunean gero, eta ehungintzan azkenean, erabiliko zen.

Garraio-makinak lokomotorak eta lurrin-untziak beranduago etorriko ziren, problema tekniko guztiak enpirikoki gaindituz.

Aipagarri da nola Zientziak oso parte txikia eduki zuen garapen honetan eta, aitzitik, Zientzia aurreratuko zen teknologia honetatik.

Beroaren azterketa experimental honen ondorioz, Termodinamikaren legeak eta printzipioak postulatuko ziren XIX. mendearen erdian.

5.- Kimikaren egoera.

XVIII. mendean kimikaren egoera nabarra zen.

Alde batetik, Medikuntzarekin bat zetorren, Paracelsus-en hildotik, eta gaur egun Iatrokimika bezala izendatzen duguna daukagu.

Herschel astronomilariaren teleskopioa, XVIII. mendearen bukaerako teknologiaren adibidea.

Herschel-ek, berak egindako tresnaz, urano eta izar bakoitzak aurkitu zituen.